martes, 12 de noviembre de 2013

Anime motak

Kaixo, gai hau animearen munduan garrantzitsua denez, lehen orrian jartzea erabaki dugu. Honela jakingo duzue, anime guztiak ez direla Doraemon, shin Chan, etab. bezalakoak.

  • Shonen: mutil nerabeei zuzendutako anime mota da. Bertan borrokak, kirolak, mutik indartsuak etab. agertzen dira. Baina naiz eta teorikoki mutilei zuzendua egon, neska askok gogoko ditugu(ad: Dragon ball, Fairy Tail, Soul Eater, One Piece,...)



  • Shojo: neska nerabeei zuzendutako anime mota da. Maitazun istorioak, eskolako istorioak, etb.-engatik nabarmentzen da. (Ad: PPP, Sailor Moon)

  • Seinen: gizon helduagoentzako eginiko mota bat da. Indarkeri eta borroka gehiagorekin eta istorio landuagoekin. (Ad: Hellsing)


  • Josei: emakume helduagoentzako eginiko mota bat da. Istorio sakonago eta konplexuagoak ditu shojo-ak baino. (Ad: Paradise kiss)


  • Kodomo: txikiei zuzendutako mota bat da. (Ad: Hamtaro, Shin chan, Doraemon, Pokemon,...)


  • Harem: mota honetan, hainbat neska mutil beraretaz maitemintzen dira eta beragatik sesioan dabiltza beti. (Ad: School Days, Boku Ga Tomodachi Ga Sukunai)


  • Harem reverse: mota hau harem motaren alderantzizko kasua da, hainbat mutil neska berataz maitemintzen dira. (Ad: Fruit basquet, Ouran High School Host Club, Brothers Conflict,...)
  • Kemono: mota honetan, gizakiek animalien ezaugarriak bereganatzen dituzte. (Ad: Tokyo Mew Mew, Kamisama Hajimemashita, etab.)
  • Sentai: mota honetan nabarmentzen den ezaugarria heroiei buruzko istoriak dituztela da. (Ad: Cyborg 099)
  • Mecha: robot erraldoiei buruzko anime mota da. (Ad: Mazinger)
  • Spokon: kirolei buruzko animeak dira. (Ad: Captain Tsubasa)
  • Meitantei: Poliziei burizko animeak dira. (Ad: Mentantei Conan)

Eta azkenik, nik gehien gogoko dudanetako bat:
  • Gore: esklusiboki biolentzia handian dago oinarritua, odol asko, hilketa asko, ... Atzo bertan ikusi nuen Corpse Party: Tortured Souls, genero honetako anime bat da, oso ona, eta askoz gehiago ere badaude, adibidez: Another.

No hay comentarios:

Publicar un comentario